Viaje a la isla de la muerte / Heriotzaren Uhartera bidaia

Equipo Buyan Taldea

Inicios del siglo XIII, los días de grandeza de Novgorod han llegado a su fin. La Horda de Oro de Batu Khan afila sus armas para dar el último golpe. Desde el oeste, Los Caballeros Teutónicos avanzan imparables, quemando ciudades a su paso.

La gente huye a las montañas sin esperanza: el príncipe Alexander Nevsky está desterrado, los caballeros bogatyr que quedan son demasiado pocos, los antiguos dioses, repudiados, parecen haberse escondido en profundos bosques para siempre.

Sólo Maansi, un muchacho de una tribu nómada de la tundra, camina en dirección a la muerte, acompañado de su perro.

Una tierra a punto de ser conquistada, unos héroes reales que se han vuelto legendarios, un joven en busca de una isla mágica…

BUYAN – La Isla de la Muerte” es una exitosa novela gráfica que combina la historia real de las tierras rusas con las leyendas eslavas. De momento ha sido publicado en tres idiomas: ha sido editado en inglés en Estados Unidos por la editorial Insight Comics, en francés por Akileos y en euskera bajo el sello Turko Comics. También se ha comercializado una aplicación digital del cómic con efectos extra.

Los dibujos son del artista donostiarra Aritz Trueba y el guion ha sido escrito por los escritores zarauztarras Martin y Xabier Etxeberria. El informático beratarra Josu Igoa ha creado la aplicación digital de BUYAN.

XIII mende hasiera, Novgoroden egun aintzatsuak joan dira betirako. Batu Khanen Urrezko Horda armak zorrozten ari da, azken kolpea emateko zain. Mendebaldetik, Zaldun Teutoniarrak geldiezin darraite aurrera, bidean hiriak kiskaliz.

Jendea mendietara ihesean doa itxaropena galduta: Alexander Nevsky printzea erbesteratua dago, geratzen diren bogatyr zaldunak gutxiegi dira, antzinako jainkoak, arbuiatuak, baso ilunetan ezkutatu dira antza betirako.

Maansi, tundrako herri nomada bateko mutil gaztea, baino ez doa heriotzaren norantzan, bere zakurra lagun.

Konkistatua izateko zorian dagoen lur bat, kondairazkoak bihurtu diren benetako heroiak, uharte magiko baten bila doan gazte bat…

BUYAN – Heriotzaren Uhartea” errusiar lurraldeetako benetako historia eta kondaira eslabiarrak uztartzen dituen eleberri grafiko arrakastatsua da. Oraingoz hiru hizkuntzatan argitaratua izan da: Estatu Batuetan ingelesez Insight Comics argitaletxeak atera du, frantsesez Akileos argitaletxeak eta euskaraz Turko Comics zigilupean. Komikiaren aplikazio digital aberastua ere plazaratua izan da.

Aritz Trueba artista donostiarrarenak dira marrazkiak eta Martin eta Xabier Etxeberria idazle zarauztarrek idatzi dute gidoia. Josu Igoa informatikari beratarrak sortu du BUYAN aplikazio digitala.

Financia / Finatzatzen du

Organiza / Antolatzen du:

Colaboran / Laguntzen dute

Patrocina / Babesten du

Patrocina / Babesten du

 

Finantzatzen du eta laguntzen du