Header Image

HEZIKETA


BISITEN PROGRAMA IKASTETXEENTZAT


Bederatzigarren edizio honetako berritasun gisa, Azokak jarraitzaile fidelen sostengua baitu, Tiza elkarteak bezero berriengana iritsi nahi du eta kontakizun grafikoaren gaitasun pedagogikoak baliatu ikastetxeak haientzat propio den eskaintza batekin lotzeko, Azokaren zuzendaritzak eta Irakasleentzako Laguntza Zentroko irakasle eta pedagogoek diseinatua baita. Bisita gidatua eta jarduerak D.B.H.ko 2., 3. eta 4. mailetara daude bideratuta; hala ere, oso interesgarriak izan daitezke goiko zikloetako ikasleentzat (Arte Eskola eta Batxilergo Artistikoa).

Bisita datorren irailerako hitzartu nahi duten ikastetxeak Alberto Rodriguezekin (Azokako zuzendari teknikoa) jar daitezke harremanetan 651 404 635 – 948 774 448 telefono zenbakietara deituta edo albertorodriguezandres@gmail.com helbidera idatzita, eta honako hauek adierazita: zein ikastetxek egiten duen eskaera, gogoko dituen eguna eta ordua, zein hizkuntzatan egin gogo duen bisita (gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez), ikasle kopurua, zein irakaslek egiten duen eskaera eta behar berezirik ote dagoen (mugikortasun urriko ikasleak edo beste desgaitasunen bat dutenak).

Bisita hitzartutakoan, irakasleek material pedagogiko bat jasoko dute pdf-n, non luze eta zabal azalduko den ikasgelan komikiekin lan egiteak dakartzan gaitasun pedagogikoak, alde onak eta onurak; bestetik, baliabideen zerrenda, unitate didaktikoak, adinez arabera gomendatzen diren irakurgaiak eta ikasturtean egiten ahalko dituzten jarduerak zehazten dira. Material hori irekia eta zeharkakoa da; izan ere, maila bakoitzaren beharretara egokitzeko modukoa da eta hainbat irakasgaitara aplikatzen ahalko da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, ACEPTAR

Aviso de cookies