Kim “El arte de Kim. Viñetas e ilustraciones”

SALA DE ARMAS DE LA CIUDADELA, PRIMERA PLANTA
ZIUDADELA, ARMEN ARETOA LEHEN SOLAIRUA

Del 3 de septiembre al 2 de octubre
Irailaren 3 tik urriaren 2ra

 

“El arte de volar” le catapultó, junto a Antonio Altarriba, a la vanguardia de la novela gráfica en España y le dio el Premio Nacional de Cómic de 2010. Joaquim Aubert (Barcelona, 1941) es el padre –pese a no concebirlo él– de Martínez el Facha, personaje salido de las cloacas de la nostalgia franquista, con el que convivió ininterrumpidamente desde 1977 hasta 2015 en las páginas del semanario satírico “El Jueves”, del que fue uno de los fundadores. Licenciado en Bellas Artes, Kim es uno de los grandes historietistas españoles, de estilo inconfundible: trazo limpio y dominio del color. Comenzó su andadura en la revista musical “Vibraciones” para colaborar después con otras publicaciones como  “Por Favor”, “Mata Ratos”, “Rambla”, “El Víbora” y “Makoki”. Ha ganado, entre otros, el Gran Premio del Salón del Cómic de Barcelona (1995), el Premio Internacional de Humor “Gat Perich” (2007) y el Premio Notario del Humor (2010).

Aquí no sólo podrán ver, por vez primera, las páginas originales de “El ala rota”, su último cómic, sino también una selección de dibujos realizados a lo largo de su carrera y que han servido para ilustrar portadas y carteles.

Esta exposición es una pequeña muestra que recopila parte de su trabajo, mostrándonos todas sus facetas, tanto de historietista como de ilustrador, y que nos descubrirá esa obra de Kim que quizás, para algunos, sea desconocida.

“El arte de volar” lanak Espainiako nobela grafikoaren abangoardiara eraman zuen Kim komikigilea Antonio Altarribarekin batera. 2010eko Komikiaren Sari Nazionala irabazi zuen hari esker. Berak sortu ez bazuen ere, Joaquim Aubert (Bartzelona, 1941), Martínez el Facharen aita da, nostalgia frankistaren estoldetatik ateratako pertsonaia. 1997tik 2015era, egilea eta pertsonaia elkarrekin bizi izan ziren “El Jueves” astekari satirikoaren orrietan, zeinaren sortzaileetako bat izan zen Kim bera. Arte Ederretan lizentziaduna, Kim Espainiako istorio-egile handienetakoa da. Bere estiloa oso berezia da: trazu garbia dauka eta kolorearen erabilera menderatzen du.

“Vibraciones” musika aldizkarian ekin zion bere ibilbideari. Ondoren beste aldizkari askotan kolaboratu zuen, hala nola “Por Favor”, “Mata Ratos”, “Rambla”, “El Víbora” eta “Makoki”-n. Besteak beste, ondoko sari hauek irabazi ditu: Bartzelonako Komiki Azokaren Sari Handia (1995), Nazioarteko “Gat Perich” Umore Saria (2007) eta Notario del Humor Saria (2010).

Erakusketa honetan, lehendabizikoz “El ala rota” bere azken komikiaren jatorrizko orrialdeak ikusi  ahalko dituzue. Baina ez hori bakarrik. Bere ibilbidean zehar egindako marrazkien aukeraketa bat dago ikusgai. Marrazkiok azalak eta kartelak ilustratzeko erabili dira.

Erakusketa honek bere lanaren zati txiki bat biltzen du eta egilearen alderdi guztiak erakusten dizkigu, hala ilustratzailearena nola istorio-egilearena. Behar bada, batzuei ezezaguna egingo zaien Kim-en lanaren lagin bat eskaintzen digu.

1272972125852

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, ACEPTAR