JALI “Malaria”

CIVICAN
HALL / ATONDOA

Del 3 de septiembre al 2 de octubre
Irailaren 3 tik urriaren 2ra

José Ángel Labari (Pamplona, 1977) de firma “Jali”, estudió Bellas Artes en Barcelona y se inicia en el cómic realizando trabajos colectivos junto con Los Muñecos de Fimosis, publicando múltiples historietas de humor en “Mala Impresión” y dos monografías “Necrópolis” y “El profesor Pérez Pucio”. Se caracteriza en lo estético por un característico grafismo en blanco y negro (influenciado por Javier Olivares, Santiago Sequeiros o Tim Burton) con abundancia del rayado para aplicar grises. De la obra de Jali es muy característica su predilección por las historias que se podrían calificar como “cuentos” o “fábulas”, ya sean para para niños o para adultos.

En los cuentos clásicos, la protagonista abandona su realidad y, llevada por un tornado, cayendo por una madriguera, atravesando un espejo o volando con la ayuda de polvo mágico de hada, llega a otro plano, a un mundo diferente al suyo. En nuestra realidad, no existen países de las Maravillas ni de Oz ni de Nunca Jamás. Lo más parecido a otro mundo distinto al nuestro llega con la muerte.

Esta idea es el germen de Malaria, un cuento gráfico donde Jali presenta su lado más poético y que gira en torno a la muerte de una niña y a la angustia de unos padres a los que les espanta pensar en la posibilidad de que su hija pequeña pueda seguir existiendo en “otro mundo”, sola, lejos de ellos.

Gerardo Vilches asegura en el prólogo que  Jali regresa con Malaria “a su mundo de extraña poesía; de soledad y muerte, pero también de ternura y amistad. En sus páginas se siente libre. Juega con la composición, se divierte con experimentos gráficos, confronta los tétricos escenarios con la inocencia infantil. Y con todo ello crea, de nuevo, una obra fantástica”.


Jose Ángel Labari “Jali” (Iruñea, 1977) Arte Ederrak ikasi zituen Bartzelonan. Komikigintzari lan kolektiboak eginez ekin zion Los Muñecos de Fimosis kolektiboarekin elkarlanean. Hala, “Mala Impresión” aldizkarian umorezko hainbat istoriotxo argitaratu zituen, bai eta bi monografia ere, “Necrópolis” eta “El profesor Pérez Pucio”. Estetikari erreparatuz, zuri-beltzezko grafismoa du ikur (Javier Olivares, Santiago Sequeiros eta Tim Burton ditu eragin iturri). Grisak ezartzeko marradurak erabiltzen ditu usu. Jaliren obran oso bereizgarriak dira haur zein helduentzako“ipuinak” edo “fabulak” –hala izendatzen ahal ditugu bere istorioetako asko–, horien zale amorratua baita.

Ipuin klasikoetan, protagonista bere errealitatetik irteten da, dela tornado batek bultzatuta edo sator-zulo batean erorita, dela ispilu bat zeharkatuta edo hegan eginez maitagarri baten hauts magikoaren laguntzaz. Horrela, beste plano batera iritsiko da, berea ez den mundu batera. Gure errealitatean ez dira Sekula Betirako lurraldeak existitzen, ez eta Lurralde Miresgarriak edo Oz-enak ere. Heriotzarekin batera dator gure errealitatearekin zerikusirik ez duen mundu hori.

Ideia hau “Malaria”-ren hazia da. Jalik bere alderdi poetikoena aurkezten du neskato baten heriotzaren inguruko ipuin grafiko hau osatzeko. Gurasoak ikaratuta daude: zeharo aztoratzen ditu beste mundu batean, bakarrik eta beraiengandik urrun, alaba txikia egon daitekeenaren ideiak.

Gerardo Vilchesek hitzaurrean dioenez, “Malaria” lanarekin, Jali “poesia bitxiko bere mundura bueltatu da; bakardade eta heriotzazkora, baina baita adiskidetasun eta samurtasunezkora ere. Libre sentitzen da. Konposaketarekin jolasten du, esperimentu grafikoekin dibertitzen da, eszenatoki tetrikoak eta haurren inozentzia aurrez aurre paratzen ditu. Eta osagai horiekin lan itzela sortu du berriz”.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, ACEPTAR

Aviso de cookies